AZAROAREN 25A, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA
Federazio honek berdintasunarekiko konpromiso irmoa erakutsi nahi du, eta bat egiten dugu Emakundek, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek koordinatutako kanpainarekin. Kanpainaren leloa "Indarkeria matxista ukatzea hura babesteko modu bat da. Bat egin dezagun gelditzeko ". Kanpaina honek herritarrak interpelatzen ditu emakumeen aurkako indarkeria hutsaltzen duten diskurtsoen aurrerapenari aurre egiteko.



